Euskarak 365 egun

Euskarazko liburuak trukatzeko eguna

Karkara 2015ko abe. 3a, 17:48

Zaragueta Herri Eskolako kideak, Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakiarekin, V. Truke Azoka antolatu dute. Euskal liburuen irakurzaletasuna sustatzea du xede, euskarazko liburuak trukatzen baitira azokan.

Arratsaldeko 17:00ak inguruan josi dute azokako mahaia liburuekin. Guztiak euskal liburuak. Euskaraz idatziak. Batzuk etxeko txikienentzat, beste batzuk gaztetxoentzat, baina baita helduentzat ere. Eskaintza zabala dago Euskarazko Liburuen V. Truke Azokan.

Aurten ere, euskarazko irakurketa sustatzeko eta liburuen berrerabilpena bultzatzeko asmoz antolatu dute truke azoka. 18:00ak bitarte egongo dira kultur etxearen aurrean liburuak trukatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!