Orgonita tailerra, debalde, plazan

Karkara 2015ko abe. 11a, 12:22

Mandalara Elkartea plazara aterako da igandean. Orioko herriko plazan Orgonita tailerra antolatu du, eguerdiko 12:00etan.

Antonio Abad izango da tailerra gidatuko duena. Orgonitaren ikastaroa igande honetan izango da, hilak 13, eguerdiko 12:00etan. Iaz ere egin zuten tailerra, urte sasoi honetan.

Orgonitak kono itxura duten piezak dira. Kuartzoz, metalez eta erretxinaz osatutako pieza horiek energia negatiboa positibo bihurtzen omen dute. Abadek, orgonita horiek nola egin erakutsiko dio gerturatzen denari.

Musutruk izango da tailerra. Informazio gehiago lortzeko idatzi mandalarataldea@gmail.com helbidera edo deitu 648487489.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!