Urte berria, 2015eko emaitzak iraultzeko

Denboraldi zaila izaten ari da Orioko areto futbol taldearentzat. 

Atezainik gabe joan ziren Gure Txokoaren aurkako partidara. Hortaz, atezain postuan jokalari batek jokatu zuen eta, honenbestez, atezain-jokalari gisa jokatu zuten partida. Horrek partida zaildu zien eta 2-0 emaitzari ia partida osoan eutsi arren, 5-1 emaitzarekin amaitu zen partida.

Emaitzak, beraz, ez du partidako erritmoa islatzen. Baina atezaina ez izateak golak errazago jasotzea dakar. Atezain-jokalariak ezin du zelaiaren bere aldean nahi adina alditan ikutu baloia. Balioa jokoan jartzeko pasea egin dezake, eta, taldekideren batek aurkariari balio lapurtuz gero, orduan, ikutu dezake. Gehiagotan ez. Hortaz, aurkariaren zelaian jokatu behar dute paseak mugarik gabe egiteko. Balioa behin baino gehiagotan jasotzeko. 

Asteburuan urteko azken partidua jokatuko dute, etxean, Karela kiroldegian. Zaleen babesa beharko dute urtea garaipen batekin bukatzeko, izan ere, orain, taularen azken aurreko postuan daude oriotarrak. Datorren urtean zenbaki hobeagoak lortzea espero dute, sailkapenean koska batzuk gora igotzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!