Harribilek antolatuta, Herribil

Karkara 2015ko abe. 18a, 10:44

Ostiralean, gaur, 22:00etan, Herribil dantza emanaldia izango da Harribil Dantza Taldearen eskutik. Aurtengoa Herribil ekitaldiaren 11. edizioa izango da. Karela kiroldegian izango da saioa.

Gabonetako oporrak hartu berritan, urtero-urtero, Herribil emanaldia izaten da. Esan daiteke, dantza emanaldi herrikoiarekin eman izan zaiela, sarritan, hasiera, Gabonei. Aurten ere horrela izango da, abenduaren 18an izango baita emanaldia, 22:00etan, Karelan.

Gabonak hasi baino lehen, gabon giroko ekitaldia izango da, beraz. Danbolin musika eskolako ikasleek, Talai Mendi elkarteko dantzariek, Salatxo abesbatzak eta Harribil dantza-taldeak hartuko dute parte emanaldian. Sarrera doakoa izango da, ohi bezala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!