Prekarietatearen aurkako korrika

Karkara 2016ko ots. 19a, 12:03

Bilbon hasi zen atzo prekarietatea salatzeko eta duintasuna eskatzeko Correscales lasterketa. Gaur goizeko 8:00etan pasa da Oriotik.

Jendetsua izan zen Correscales lasterketaren hasiera. Bilbon. Atzo iluntzean. Duintasuna prekarietatearen aurrean lelopean hasi ziren Bilbotik Bartzelonarako bidea egiten ehunka lagun. Guztira 800 kilometro zituzten aurretik lan eskubideak aldarrikatzeko.

Gaur goizean iritsi dira Oriora. Baina ehunka lagunetatik hiru besterik ez dira iritsi gurera. Hotzari aurre egin dieten lagunak Donostiarako bidea hartu dute. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!