Jone Olaskoaga da kanpineko zuzendari berria

Karkara 2016ko ots. 23a, 14:14

Udal kanpineko zuzendari lanposturako hautaketa prozesua amaitu da. Emaitza onena lortu duena Jone Olaskoaga Balerdi izan da.

Jone Olaskoaga Balerdik lortu du udal kanpineko hautaketa prozesuko emaitza onena. Oriotarrak 10, 3 puntu lortu ditu eta bera izango da Orioko Udalaren pertsonalean hutsik zegoen lanpostua beteko duena. Bera izango da zuzendaria.

Olaskoagaren atzetik, 6,50 punturekin, Marina Eizagirre Iruretagoiena sailkatu da. Nagore Azpiazu Lasa ez da elkarrizketa pertsonalera aurkeztu eta proba hori ez duenez egin ez du puntuaziorik lortu. Lehiaketa prozesuan hainbat lagun baztertuak izan dira ikasketekin lotutako agiriak ez erakusteagatik, maila jakin bat dutela ez egiaztatzeagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!