Perona: "Abiapuntua besterik ez izatea nahiko nuke·

Zein harreman duzu Mutiozabal ontziolarekin?

Nik Ostolaza izenarekin ezagutu nuen Mutiozabal izandako ontziola. Txanka eta Karraballo aritzen ziren han lanean. Gaztetxoa nintzela  saltseatzera joaten nintzen, beti liluratu izan bainaute ontziek. Gerora, Arin & Enbilen hasi nintzen lanean eta, hortik, harremana estutzen joan zen.

Ontzien maketak egiten dituen talde batean nago Donostian, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartean, eta hango proiektu baten harira elkarrizketa egin nion Txankari. Informazio asko jaso nuen handik.

Elkarlanean ere aritu zineten.

Alberto Illarramendi Altxola Mutiozabaleneko etxean bizi zen, eta berak diseinatutako ontziak egin izan zituzten ontziolan. 1970ean Altxola izeneko trainerua egin zuen eta Arin & Enbileko nagusiek liberatu egin ninduten Illarramendiri laguntzeko. Berekin lanean egon nintzen traineru hasi zuenetik bukaerara arte. Ikasketa handia izan zen hura niretzako.

Orain ia erorian ikusteak zer eragiten dizu?

Pena handia ematen dit horrela ikusteak, Orioko historiaren parte den eraikin bat erdi erorian egotea tristea da. Horregatik, Udalak erosi egingo zuela jakin nuenean poz handia hartu nuen. 

Zer iruditzen zaizu proiektua?

Primeran iruditzen zait ontziola berreskuratzea, lehengo aktibitatea berreskuratu eta berriz martxan jartzea. Ahazturan dagoen ofizioa da ontzigintza tradizionalarena eta aberasgarria da hori berreskuratzea. Horregatik, gaia bide horretara eraman duten pertsonak txalotu nahi ditut. Baina, nahi nuke, hori abiapuntua besterik ez izatea.

Esfortzu pixkat gehiago eginda, Mutiozabaldarren etxea erosi eta ontzigintza, arrantza, arrauna eta Oria ibairekin loturiko zentroa egitea interesgarria litzake. Izan ere, zer izango zen Orio Oria ibairik gabe? Memoria historiko hori berreskuratu behar dela uste dut.

Erlazionatuak

Mutiozabal ontziola biziberritzen

Orio

Orioko Udalak hitzarmena sinatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin urtarrilaren 26an. Diputazioak  47.981€ko diru-laguntza emango dio uda...
Salsamendi: "Politikarien menpe ez egotea gustatuko litzaidake”

Orio

Lourdes Salsamendi Kultura, Turismoa eta Euskarako batzordeburua da. Mutiozabal ontziola erosteaz eta berreskuratzeaz hitz egin dugu berarekin. 
Carrera: "Hurrengo pausoek kezkatu egiten naute"

Orio

Bere aitak Mutiozabal ontziolan egin zuen lan. Ontzigintzarekiko zaletasuna odolean darama Ramon Carrera Txankak. Pozik dago Mutiozabal erosi dutel...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!