Del Hoyo “Aho batez adostu dugu azterketa egitea”

Karkara 2016ko mar. 21a, 11:52

Zergatik da garrantzitsua zuentzat azterketa egitea?

Guretzat oso garrantzitsua da. Azterketa horrek etorkizunean euskararen erabilera zenbatekoa izango den esaten digu, beti kontuan hartuta ez dela ehuneko ehunean ziurra, metodo esperimentala dela.

Zergatik da garrantzitsua Orion?

Euskara ondo errotuta dagoen herria da Orio. Eta horrelako azterketa bat egitean informazio ugari lortu daiteke hirigintzak euskaran izan dezakeen eraginaren inguruan. Eta guk hirigintzaren esparruko erabakiak hartzeko ikuspegi zabalago bat eduki nahi genuen.

Zuek interesa zenuten bezala, gainontzeko alderdiak ere ados zeuden...

Aho batez adostu dugu azterketa hau egitea. Hori garrantzitsua da oso. Beharrezkoa, bestela akaso ez baitzen egingo.

Azterketa egina dago dagoeneko. Hirigintza Planean isla izatea zuen esku dago.

Proiektu jakin bakoitzaren garapena erabakitzeko balioko digu. Garapen bat edo beste aukeratu, euskaran izango duen eragina ezberdina izango da. Eta eragin hori ahalik eta txikiena izan dadin soluzio-bidea ere ezberdina izango da.

Helburua euskara ez kaltetzea da.

Fokua euskaran jarriko dugu, euskarak Orion duen protagonismoa ez galtzeko.

Dena den, ez dago araurik hori egitera behartzen zaituztetena.

Etorkizunean hala izango dela pentsatzen dut. Hala izan behar du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!