Zikloa, II.

Karkara 2016ko mar. 21a, 13:58

Doinua: Gogoratuko zara herriko jaietan. Bertso eguna, Donostia. 2016/01/30

5

Nerabetzan ez katxi
eta ez zurito
nire beldur guztiak
izerditan ito
hanka punttetan dantzan
bi ordu ta piko
abiapuntu txarra
ez zen, nirekiko
hanka punttetan dantzan
bi ordu ta piko
faborez baten hasi
ta lotu betiko.

6

Etxerako bidean
argitik ezkutu
lehen muxua, bueno...
ezpainak ikutu
barru(a)n dena algaraz
kanpo(a)n dena mutu
segundoa bihurtu
zitzaidan minutu.
Barru(a)n dena algaraz
kanpo(a)n dena mutu
bekatua zen baina
ez nintzen damutu.

7

Orain dirudigula
katu eta sagu
zulotxoan sartzeko
ez nabil hain malgu
oilo ipurdin jartzea
hori ez dut galdu
desio berriren bat
beti zait azaldu.
Oilo ipurdin jartzea
hori ez dut galdu
eta grano eta akne
itsusitik salbu.

8

Haiztarako inor
izango ez garenez
holako aukerei
ez diet orain ez
seguro segiko dut
tabarra emanez
gustatzen zaidan hura
gustura eginez
seguro segiko dut
tabarra emanez
lehen hanka punttetan
eta orain oinez.

Erlazionatuak

Zikloa, I.

Rosi Lazkano 2016 ots 29 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!