Hondartza garbiketa, elkarlanean

Martxoaren 19an egin zen urteroko hondartza garbiketa, Orioko Surf Taldeak antolatuta

Makil eta adar ugari ikusten dira egunotan Antilla hondartzan, itsasoak ekarrita. Eta tartean botilak, poltsak, tapoiak eta mota guztietako zaborra.

Urtero egiten duten bezala, hondartza garbiketa antolatu zuen pasa den larunbatean, martxoaren 19an, Orioko Surf Taldeak, Herrio Natur Taldearen, Udalaren eta bi ikastetxeen laguntzarekin. Hondartza eta bere ingurutik –arrokak, barra...– zaborra biltzen aritu ziren bertaratutakoak. Eta ez ziren gutxi izan.

10:30 aldera hasi eta 12:00ak bitarte hainbat zabor poltsa bete zituzten. Aipatzekoa, inoiz baino paper-zapi busti gehiago jaso zituztela. Kontuan izan behar da ez direla uretan desegiten eta komunetik botatzea ez dela egokia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!