Xixario Erretegiak 50 urte

Karkara 2016ko api. 7a, 09:58

Erretegiaren 50. urteurrena dela eta gutuna jarri dute Karkaran Xixariokoek

Duela 50 urte, 1966 ko apirilean, ireki zuten Xixario erretegia Xixario Uranga oriotarrak eta Maria Artola zizurkildarrak. Parrilla izan dute beren sukaldearen oinarria. Xixariok parrilla gobernatzen zuen; Mariak sukaldea. Gurasoen ondoren semeek, Luis Marik eta Ramontxok, eman zioten segida erretegiari, beti ere gurasoek urteetan landutako eta lortutako izaerari eutsiz. Txingarrak bizirik dirau oraindik. Xixario erretegiak —Orioko beste bi erretegirekin batera— Euskal Herriko txoko guztietara eraman du Orio Estilora egindako bixigua. Lerro hauen bitartez, Xixario erretegiak eskerrak eman nahi dizkie bere eskaintzan konfiantza izan duten oriotar zein kanpotar guztiei. Esker ona adierazteko, Xixario erretegiak mokadutxo bat eskainiko die guztiei, ostiralean, 11:00etatik 13:00etara. Denok zaudete gonbidatuta.

Xixario Erretegia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!