Balearen eguna 2016

Balea esnatzeko deia

Karkara 2016ko api. 29a, 07:20

Balearen Egunean, izen bereko elkarteko kideek, danborrada antolatu dute, urtero egiten duten afariari kutsu berezia emateko asmotan.

Balea Elkarteko kideek afaria antolatu dute, urtero bezala. Baina, aurtengoa, berezia izango da. Afalostean, gaueko 00:00etan, danborrada izango da. Maiatzaren 13an izango da, ostiralarekin. Honela emango zaio hasiera Balearen Egunari.

Danborradaren entseguak hasi dira dagoeneko, baina parte hartu nahi duenarentzat ateak zabalik daude. Bazkide bakoitzak nahi adina lagun eraman ditzake, nola afaltzera, hala danborradara. Bi ekintzertarako Balea Elkartean izena eman beharko da.

Danborrada, lehen aldiz, emakume batek zuzenduko du. Esan bezala, gau erdian hasiko da, txarangaren konpainian. Balea Elkarteko kideek danborradan parte hartzera animatu nahi zaituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!