Selma Huxley historialariari omenaldia

Goiena 2016ko api. 28a, 08:44

Oñatiko Udalak Selma Huxley omendu du, Euskal Herriko eta Kanadako historiaren ezagutzan eginiko lana eskertzeko. Ekitaldia, Sancti Spiritus unibertsitatean izan da, eta aretoa jendez bete da.

Ekitaldian, Oñatiko turismo bulegoko Urko Egañak hartu du hitza aurrena. Ondoren, Gerardo Elortza, bere bizilaguna izandakoak hitz goxoak eskaini dizkio omenduari, eta hitzaldia hasi du gero Huxleyren seme Michael Barkham-ek.

Amaren historia kontatu du Barkham-ek hainbat bitxikeria aipatuz, eta bere amaren aurkikuntza askoren gainean aritu da. Argazki zaharrez baliatu da semea amaren historia kontatzeko, eta bertaratu direnek oso gustura entzun dute.

Selma Huxley beka

Hitzaldia amaitzean, Oñatiko alkate Mikel Biainek adiera di historia genero ikuspegitik ikerketa bekak Selma Huxley izena eramango duela. Omendua asko poztu da hori entzutean. Aurreskuarekin amaitu da omenaldi ekitaldia.

Selma Huxleyk ikerketa lanak egin zituen Oria ibaiadarrean. Orion ere ikertzen ibilitakoa da Huxley. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!