Emakumeen gaitasunak identifikatzeko ikastaroa

Karkara 2016ko api. 28a, 09:33

Emakumeen ahalduntzearen inguruko ikastaroa izango da bihar, apirilak 29, goizeko 9:30ean hasita.

Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaroak antolatu ditu lana bilatzen lagundu ahal izateko. Dagoeneko martxan jarri ditu hainbat tailer, eta ostiral honetan emakumeen ahalduntzearen ingurukoa eskainiko du. Apirilaren 29an izango da, gaztelaniaz, 9:30ean hasi eta 12:30ak arte.

Emakumeek beren gaitasunak identifikatzeko eta praktikan nola jarri jakiteko helburua du ikastaroak. Lana bilatzerakoan emakumeak zailtasun handiagoak dituztenez, horietan egin nahi dute azpimarra, ahalik eta lanpostu eta baldintza egokienak izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!