Erreplika

IƱigo Fernandez Ostolaza 2016ko mai. 2a, 16:00

Dokumental laburra, Iñigo Gaitonek zuzendua, 14. minutukoa. Laburbira zirkuituan parte hartu du.

Oriotarrak eta surf-taula egileak biak. Lehenengoetakoa izan zen Patxi estatu mailan, 60ko hamarkada amaieran, eta Europako onenetakoa da Mikel gaur egun. Itxas Tresna zahar baten erreplika egiten jarri ditu beste oriotar batek.

Patxi Olidenek Itxas Tresnak iten zitun tailerren gañen bizi nitzan txikitan. Hala hasten da Mikel. Eusko Gudarien Kaleko tailerrean gaude, gitarra doinu lasai eta xume batek lagunduta, eta dagoeneko badakigu samur kontatuko digula egileak istorioa, esku artean duenari xarma eta zaporea atera nahian.

Patrick Trefz zinegile eta argazkilaria Kalifornian argitaratu zituen Patxiren argazkiak erakusten. Joxemari Zaldua, 1971ean Orion, Itxas Tresna batekin surf egiten. Andoni Fernandez oriotarra eta Twiggy Baker hegoafrikarra Mikelen taulekin olatu erraldoiak hartzen. Politena, noski, Patxi eta Mikel elkarrekin tailerrean. Errespetua ez ezik, konplizitatea ere sumatzen da haien artean. Irribarretxoa pizten digute, eta hunkitu ere egingo gaituzte uneren batean.

Hedabide nagusietako surf mengel, ezti merketik urrun, oso bestelako ikuspegia eskaintzen digu Iñigo Gaitonek. Oriok badu gatza surf munduari emateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!