Oliviaro Troiak irabazi zuen Orioko etapa

Karkara 2016ko mai. 9a, 16:18

Orion hasi eta Orion bukatu zen Bidasoa Itzuliko hirugarren etapa. Jende ugari bildu zen helmugan, etaparen bukaera ikustera. 

14:30ean hasten zen etapa, Orioko plazaren parean. Irteera ordua baino lehen egin zutenez, hainbat txirrindulari ez zeuden irteera puntuan prest. Hortaz, berriz egin behar izan zuten irteera. 128 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulariek eta Orion bukatu zuten etapa, Arrantzale kalean. Azkarrena Oliviaro Troia izan zen eta sailkapen orokorrean lider Umberto Orsini jarri zen.

3. etapako sailkapena

1. Oliviaro Troia 3:09:32

2. Joroen Pattyn 3:09:41

3. Juan A. Lopez Cozar 3:09:42

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!