Pedro Abreu Amilibia Panamako Paperetan

Karkara 2016ko mai. 10a, 16:18

Pedro Nolasco Abreu Amilibiaren izena Panamako Paperetan agertu da, Pedro Abreu Kubanoaren eta Goretti Amilibiaren semea.

Atzo egin zituen publiko ICIJ International Consortium of Investigative Journalists-ek –nazioarteko kazetarien elkarteak– Panamako offshore enpresen zerrenda, Panamako Paperen moduan ezagun egin dena. Beste hainbaten artean, Pedro Nolasco Abreu Amilibiaren izena agertu da.

Pedro Abreu Amilibia, Pedro Abreu Kubanoaren eta Goretti Amilibiaren semea da eta Genevan jaio zen, 1984an. Gurasoak hiru urte lehenago joan ziren hara Oriotik, eta Pedro han jaio zen. 19 urte zituela Ingalaterrara joan zen, Harreman Internazionalak ikastera. Gaur egun han bizi da. 

Pedro Nolasco Abreu Amilibia, eta bereziki bere familia, arraunarekin lotzen dugu. Aita, Kubanoa, Banyolesera joan zen eta han arraunak liluratuta, Oriora etorri zen.

Panamako paperetan daudenen zerrenda ICIJ International Consortium of Investigative Journalists-en webgunean ikus daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!