Balearen eguna 2016

Biei kantatzearen alde

Karkara 2016ko mai. 14a, 17:13

Orioko Saltxerek saregileek urteetan egindako lana omendu nahi izan dute. Urte luzez itzalean egondako emakumeak protagonista izan dira Balearen Egunean.

Emakume saregileei bertsoak

Mila bederatzirehun
ta lehenengo urtian,
nahiz ez ditugun hartu
aintzat gaur artian,
emazte eta amak
ez lanan faltian
gizonezkok arrantzan
ziren bitartian

Bost ume egindako
hamaika emazte,
aita ikusi gabe
igual lau-bost aste,
etxean zeukatenak
zeregin hainbeste
moilara joaten ziren
deitu bezain laiste.

Pisuz ez ziren mila
ta berrehun arrua,
hala ere nola ez
xamurtu barrua,
aitortzea ez denez
ekintza harrua
har dezatela gure
txaloen orrua.

Hau horrela ez bada
herriari galde,
zenbat lan egin zuten
goiz ta arratsalde
bale haren arrantzak
zituen bi alde
eta gu gaude biei
kantatzean alde.

Rosi Lazkano

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!