Zilarrezko domina trainerilletan

Karkara 2016ko mai. 23a, 08:25

Gipuzkoako Ligako azken jardunaldian bosgarren egin zuten arren, sailkapen orokorrean bigarren postuan gelditu dira Orioko neskak. Gizonezkoek seigarren eta zortzigarren bukatu dute.

Trainerillen Ligako zazpigarren eta azken jardunaldia jokatu zen larunbatean Hondarribian. Oriok ontzi bakarra aurkeztu zuen, emakumezkoena, gizonezkoek ez baitzuten parte hartu. Burubelarri ari dira trainerua prestatzen, eta horregatik ez ziren azken jardunaldian lehiatu.

Azken jardunaldi honetan bosgarren egin zuten neskek. Sailkapen orokorrean bigarren egin zuten eta zilarrezko domina lortu zuten. Ligako txapelduna San Juan izan da, 50 punturekin. Atzetik, esan bezala, Orio, 41 punturekin; eta, hirugarren Hibaika, 36 punturekin.

Gizonezkoen B taldeak, seniorrak, seigarren bukatu du liga eta  A taldeak zortzigarren. Talde horiek ez dute jardunaldi guztietan parte hartu, tarteka baizik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!