Urkizu kide den saioa Goiena Telebistan

Karkara 2016ko eka. 17a, 13:57

 Iratz Urkizu Bota Erronka saioko aurkezle eta partaidea da. Unibertsitatean landutako proiektuak Goiena Telebista izan du habi. Hor emititut zuten saioa, bart gauean, 22:00etan.

 

 Iratz Urkizuk ikus-entzunezko komunikazioa ikasten du Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitatean. Ikaskideekin batera Bota Erronka izeneko saioa ekoiztu du. Atzo esteinatu zen, Goiena Telebistan, gaueko 22:00etan.

Iratz Urkizu saioko aurkezlea da, Ion Garate tolosarrarekin batera. Hiru erronka egin behar dituzte saio bakoitzero. Atzo esaterako, aurreskua dantzatzen, joaldunekin ibiltzen eta pendulotik jauzi egiten ibili ziren. Erronkak egiteaz gain, Euskal Herriko hainbat txoko ezagutaraztea du helburu saioak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!