Gaztañaga da Gipuzkoako triatloi txapelduna

Karkara 2016ko eka. 23a, 08:11

Pasa den igandean, hilaren 19an, Bergaran jokatu zen kimuen mailako Gipuzkoako Triatloi txapelketa irabazi zuen Eneko Gaztañaga Urangak.

Igandean Gipuzkoako Triatloi Txapelketa izan zen Bergaran. Kimuek eta infantilek hartu zuten parte txapelketan eta, kimuetan, Orioko Herri Ikastolako Eneko Gaztañaga Uranga izan zen garailea. 

Lehendabizi igerian egin zuten Gaztañagak. 100 metroko distantzia egin zuen. Gero, 4 kilometro egin zituen bizikletan; eta, bukatzeko, 800 metroko ibilbidea egin zuen korrika.

Sanpedroetan ere triatloia

Orioko Herri Ikastolak triatloia antolatu du herriko festetarako, sanpedroetarako. Ostiralean izango da triatloia, 19:30ean. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!