Bisiguaren Festa

Bisiguaren festa, uztailaren 14tik 17ra

Karkara 2016ko eka. 24a, 09:00

Oriotarrek Bisiguaren Festako otorduetako txartelak erosi ahal izango dituzte ekainaren 25etik uztailaren 1era bitartean

Bisiguaren Festaren bederatzigarren edizioa uztailaren 14an hasi eta 17an amaituko da. Aurreko urteetan bezala, aurten ere herriko plaza jaialdi gastronomikoaren gune nagusian bilakatuko da. Bertan egingo dira festaren oinarri diren bost otorduak.  

Urteroko legez, Orioko Udaletik Bisiguaren Festan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, otorduetan eta bestelako ekitaldietan. Otorduetarako erreserbak egiteko epea ekainaren 25ean zabalduko da, eta astebeteko epean, uztailaren 1era arte, oriotarrek soilik izango duzue txartelak erosteko aukera. Erreserbak 943 83 55 65 telefono zenbakian egin behar dira, 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte –igande arratsaldean bulegoa itxita egongo da–.  

Orioko plazako jatetxe dotorean bisigua prezio erakargarrian dastatzeko aukera izango da. Txartelen salneurria 55 €koa da, eta menua honako hau izango da:  

•    Munduate piperrak –Ibarrako piperrak–
•    Jabugo urdaiazpikoa
•    Tomate entsalada hegaluzearekin
•    Sartagudako zainzuriak
•    Bisigua parrilan
•    Postrea
•    Menuaren barruan edaria eta kafea sartzen dira.

Bisigua erretzen, orain arteko edizioetan bezala, Joxe Miel Zendoia –Katxina–, Luis Mari Uranga –Xixario– eta Mikel Manterola –Joxe Mari– izango dira.

Animatu zaitezte eta gozatu!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!