2015 urtean zehar herritar talde bat elkartu ginen, gure herrian biolentzia politikoak eta terrorismoak izandako eraginaren inguruan hausnartzeko, Udalak eta Bakeolak proposatuta.
Hainbat saio egin ditugu, nork bere bizipenak partekatzeko gainerako taldekideekin.
Prozesuaren etapa bat osatuta, elkarrekin ibilitako bidea urratzen jarraitu nahi dugu.
Horretarako, jende berriaren parte-hartzea oso aberasgarritzat jotzen dugu. Urriko hirugarren asterako, pare bat ekitaldi proposatuko ditugu, herrikide guztiei irekiak. Zine-ziklo baten bitartez, aukera zabaldu nahi dizuegu herritar guztioi, gaia hausnartu eta partekatzeko.
Urtetan isiltasuna nagusitu izan da eta uste dugu garai aproposa dela, pixkanaka, eta errespetuz, elkarren ondoan bizi garenon bizipenak elkarri kontatu eta partekatzeko.
Udatik bueltan zine-ziklora hurbiltzeko gonbita luzatuko dizuegu herritar guztioi. Ordura arte.