Korrontzi Harribilekin dantzan

Goiuri Unanue 2016ko eka. 27a, 15:39

Harribil dantza taldeak eta Korrontzi musika taldeak Korrontzi dantzan emanaldia eskaini zuten Karela kiroldegian.

Urtean zehar isilpean, burubelarri jardun ondoren, halako egun batean, herria kartelez josi eta emanalditxoren bat edo bestera gonbidatzen gaitu Harribilek. Horietako bat izan da Korrontzi eta Oinkarirekin egin duten kolaborazioa.

Egia esan, emanaldira joan aurretik, heuren ahotatik entzunda nuen urduri zeudela herritarren aurrean emango zuten kalitatea ez zelako Oinkarirenarekin alderatzeko modukoa. Izanere Oinkari kalitate handiko dantzariez osaturiko konpainia da. Baina, benetan diotsuet Harribil, aisialdia betetzeko, dantzak elkartzen dituen herritar xume batzuk izateko, oholtza gaineraino igo eta txapela kentzeko moduko emanaldia eskeini zeniguten! Benetan harro sentitu nintzen nire taldekide ohiak eta herritarrak halako grina eta kalitatearekin dantzan ikusteaz!

Elkarlana borobil irten zen, emanaldi ezberdin bat aurkeztu ahal izan zeniguten, non zuzeneko musika eta dantzak bat egiten zuten sekulako harmonian!

Ez zait zorion bero bat ematea besterik geratzen! Bejondeizuela!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!