Sanpedroak 2016

GuraSOS taldearen aurkezpena Orion

Karkara 2016ko uzt. 5a, 15:05

Iluntzeko 19:00etan aurkezpena egingo du GuraSOS elkarteak Orion, Salatxo aretoan. Ekimena ezagutarazteaz gain, errausgailuak dituen ondorioen berri ere eman nahi dute.

Ekainaren 19an GuraSOS ekimenak Donostian antolatu zuen martxan gipuzkoar mordoa bildu zen, tartean oriotarrak eta aiarrak. Aian dagoeneko talde bat bildu da errausgailuaren eraginak kezkatuta, herrian gaiaren inguruko jakintza zabaltzeko asmotan.

Orion ere hasi dira lanean. Gaur aurkeztuko dute GuraSOS ekimena jendaurrean. Salatxo abesbatzan izango da, 19:00etan. Errausgailua egiteak dakartzan ondorioak oriotarrei azaldu nahi dizkiete eta proiektua alde batera uztea eskatzen dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!