Ondarroako traineruak istripua izan du Orion

Karkara 2016ko uzt. 21a, 07:13

Atzo arratsaldeko 19:00ak aldera Ondarroako trainerua zeraman ibilgailuak istripua izan zuen Zudugarai igotzen ari zenean. Furgonetan bederatzi pertsona zeuden. Horietako lau ospitalera eraman zituzten, baina gauerako guztiak etxean zeudela esan zuten arraun taldeko kideek. Bereziki kalte materialak izan dituzte.

Argazkiak: Joxeju Olasagasti

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!