Sandonatoak eta Sanlorentzoak 2016

Abuztuaren 6tik 10ra, festak Aian

Karkara 2016ko abu. 1a, 07:40

Uztailaren 30ean hasi ziren festa giroko ekitaldiekin, baina festaren txupina abuztuaren 6an botako dute. 

Uztailaren 30ean hasiko dira jai giroko ekintzak Aian. Arratsaldeko 16:30ean XXV. Pala Txapelketako finalak jokatuko dira. Hurrengo egunean, uztailaren 31ean, igandean, federatuentzat eta herritarrentzat Aiako Bolo Txapelketa izango da. 

Erabakitzearen aldeko eguna

Abuztuaren 5ean, jaien bezperan, Gure Esku Dago eguna izango da. Arratsaldetik hasita, hainbat ekimen egingo dira. 16:00etan izango da lehena. Umeen jolasak egingo dira: aurpegi margoketa, uretako jolasak eta kukaña igerilekuan. 18:30ean, igerilekutik hasita, pintxo-potea izango da Jainekin Txarangarekin. 20:30ean Gure Esku Dagoren adierazpena irakurriko da eta argazkia aterako da. Ondoren, kriseiluen salmenta egingo da, bi euroko kostua du bola bakoitzak. Sinadurak ere bilduko dira Gure Esku Dagoren alde. 22:30ean, kanposatuko zelaian, su bolak jaurtiko dira Desioak Sutan eta Gure Esku Dago ekimenen alde. 23:00etan, Dj Arosekin gaupasa izango da. 

Gure Esku Dagok ekimeneko kamisetak ematea eskatu du. 

  • 16:00 Umeen jolasak: aurpegi pintaketa, uretako jolasak eta kukaña igerilekuan.
  • 18:30 Pintxo-poteo Jainekin Txarangarekin, igerilekutik hasita.
  • 20:30 Adierazpena eta argazkia.
  • Kriseiluen  salmenta.
  • Sinadura bilketa Gure Esku Dagoren alde.
  • 22:30 Su bolak hegan, kanposantuko zelaian. 
  • 23:00 DJ AROSekin gaupasa.

San Donato eta San Lorentzo jaien hasiera

Abuztuaren 6an hasiko dira Aiako festak, arratsaldeko 19:30ean, txupinazoarekin. Txupina bota baino lehen zumba maratoi-herrikoia egingo da, 18:00etan. Txupinazoaren ondoren, kalejira egingo da herriko kaleetan buruhandiekin eta trikitilariekin. Gero, iluntzeko 21:30ean, herri afaria egingo da. Afaria Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute. Afarirako txartelak Iturriozena tabernan erosi ahal izango dira. Guztira 230 txartel salduko dira.

  • 18:00 Zumba maratoi-herrikoia.
  • 19:30 Txupinazoa.
  • Kalejira herriko kaleetan, buruhaundi eta trikitilariekin.
  • 21:30 Herri afaria Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariekin.

Jaiean, San Donato eguna

Igandean, abuztuaren 7an, goizean goizetik hasiko da festa San Donato egunean. 8:30ean Alamouzko pasakillia egingo dute. Gero, behin diana eginda, 10:00etan, usakume tiraketaren lehen txanda egingo da. 10:30ean meza nagusia izango da. Gero, XXXVIII Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira.

Arratsaldean usakume tiraketaren bigarren txanda izango da. 17:00etan, Trikitilari Txapelketa izango da. Guztira bost kidek hartuko dute parte: Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe, Maria Lasa eta Eneritz Aulestia, Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta, Aitor Uzkudun eta Naiara Urreisti, eta Eider eta Lierni Tolosa. Triki doinuen atzetik garagardo dastaketa hasiko da. Eta, gero, kalejira egingo da buruhandi eta trikitilariekin. Gauean, 22:00etan, bertsolari jaialdia izango da. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Iker Zubeldia, Andoni Egaña eta Agin Laburu izango dira bersolariak. Gai jartzaile lanetan Sebastian Lizaso arituko da. Bertsolarien ondoren Tximeleta taldearen kontzertua izango da. 

  • 8:30 Alamouzko pasakaillia.
  • 10:00-13.30 Usokume tiraketa, lehen txanda.
  • 10:30 Meza nagusia.
  • XXXVIII Pilota Txapelketaren finalak.
  • 16:00-18:00 Usokume tiraketa, bigarren txanda.
  • 17:00 Trikitilari Txapelketa.  
  • Arratsaldean Garagardo dastaketa plazan.
  • Kalejira buruhandi eta trikitilariekin.
  • 22:00 Bertso jaialdia.
  • 24:00 Erromeria Tximeleta taldearekin.

Astelehena, umeen eguna

Goizean, bigarren egunez jarraian, diana izango da. Gero, 11:00etan, haur jolasak izango dira. Arratsaldean, 17:00etan, pailazoen emanaldia izango da. Aurtengoan, Kiko, Koko eta Moko pailazoak egongo dira. Ondoren, Gorriti bere animaliekin izango da plazan. Eta, jarraian, kalejira egingo da buruhandi eta trikitilariekin. 20:30ean, Egan taldearen saioa izango da. Saioaren erdian, 22:30ean, antzerkia izango da. Erdibana antzezlana egingo dute Iker Galartzak eta Jose Ramon Soroizek. Gero, antzerkia bukatu eta gero, berriz ere Egan taldea igoko da oholtzara.

  • 8:30 Pasakailia? Gaurkua nolalakua.
  • 11:00 Haur jolasak.
  • 17:00 Kiko, Koko eta Moko pailazoen emanaldia.
  • Gorriti bere animaliekin.
  • Kalejira herriko kaleetan.
  • 20:30-21:30 Egan taldearen saioa.
  • 22:30 Erdibana antzerkia,
  • Egan taldearen kontzertua.

Festen hondarretan ere, egun osoko jaia

Abuztuaren 9an, asteartean, dianarekin ekingo diote festari. 11:30ean, sardin jana eta toka txapelketa izango da. Arratsaldean, 16:00etan, beste txapelketa bat izango da. Kasu honetan, mus txapelketa. Ordu berean, puzgarriak irekiko dira haurrentzat. 19:30ean, kalejira izango da buruhandiekin. Gauean, 23:00etan, Ekilibua kale antzerkia izango da Maintomano konpainiaren eskutik. Eta, gero, antzerkiaren ostean, Oihan Vega disko jartzailea izango da. 

  • 8.30 Gaurre bai?
  • 11.30 Sardin jana eta toka txapelketa irekia.
  • 16:00 Mus txapelketa.
  • 16.00-19:00 Gaztelu puzgarriak.
  • 19:30 Kalejira buruhandiekin.
  • 23:00 Plazan Ekilibua kale antzerkia.
  • Oihan Vega DJ

San Lorentzo eguna, festen azken eguna

Aurreko egunetan bezala, kalejirarekin ekingo diote festari. 11:00etan, meza nagusia izango da. Handik ordu betera, 12:00etan, pelota partiduak hasiko dira.  4 ½ kategorian Lorentzo Orbegozo aiarra Aratz Oliden oriotarraren kontra arituko da. Binakako kategorian Titin III eta Gorrotxategi Xala eta Telletxearen kontra aritukod ira. Ondoren, edadetuei eskainitako bazkaria izango da.

Arratsaldean, 17:30ean, herri kirol jaialdia izango da. Hainbat modalitatetan arituko dira: zakua eramaten, lastoa altxatzen, txinga eroaten eta gurdi jokoan. Horrez gain, Iñaki Perurenak saio berezia egingo du. Ondoren, kalejira izango da buruhandiekin eta trikitilariekin. 20:30ean, MartxanGO taldearen saioa izango da. Ordubete inguruko saioa izango da. Gero, 23:00etan, su-ziriak izango dira. Pirotecnia Lecea enpresaren emanaldia izango da. Ondoren, Argi Laurdenak taldearen kontzertua izango da, eta, gero, festari amaiera emateko, traka erreketa izango da.

  • 8:30 Zeoze herriko kaleetan zehar?
  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Pelota partiduak
  • 17:30 Herri kirol jaialdia.
  • Kalejira herriko kaleetan zehar
  • 20:30-21:30 MartxanGO taldearen saioa.
  • 23:00 Su-ziriak
  • Erromeria: Argi laurdenak
  • 1:00 Trakaren erreketa, erromeriarekin jaiei amaiera emanaz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!