Arrauna: 2016-2017

Hirugarren eta bosgarren Euskadiko Txapelketan

Karkara 2016ko uzt. 26a, 14:03
Argazkiak: Bermeo

Atzo, astelehenarekin, Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zen. Emakumezkoetan San Juanek irabazi zuen eta gizonezkoetan Hondarribiak. Orioko neskek podiuma lortu zuten hirugarren eginda.

Lekeition jokatu da Euskadiko Traineru Txapelketa. Emakumezkoetan lau taldek hartu dute parte eta gizonezkoetan zortzik. Emakumezkoetan San Juanek irabazi zuen, 10:25:69 denborarekin. Zilarrezko domina Hibaikak irabazi zuen, batelerengandik bi segundura helmugaratuta. Orio txapeldunengandik 10 segundora iritsi zen eta brontzezko domina lortu zuten. Deustu ez zen 11 minututik jaitsi, 11:13:68 denbora egin zuten. 

Emakumezkoak
1. San Juan: 10:25:69 
2. Hibaika: 10:27:52
3. Orio: 10:35:78

4. Deustu: 11:13:68

Gizonezkoetan Hondarribiak irabazi zuen, 19:34:47 denborarekin. Urdaibaiek bigarren egin zuen eta hiru segunduko penalizazioa jarri zieten. Kaikuri eta Oriori ere hiru segundo gehitu zizkieten. Kaiku hirugarren postuan sailkatu zen eta Orio bosgarren sailkatu zen.


Gizonezkoak
1. Hondarribia: 19:15:03_
2. Urdaibai: 19:18:63
3. Kaiku: 19:34:47
4. Zierbena: 19:39:35
5. Orio: 19:45:51
6. San Juan: 19:55:68
7. Isuntza: 20:20:30
8. Getaria: 20:24:80

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!