Ikastaroak eta tailerrak Orioko haurreskolan

Karkara 2016ko ira. 19a, 08:38

Orioko haurreskolan, irailaren 23tik 29ra, hainbat ikastaro eta tailer desberdin antolatu dira. 

Irailaren 23tik 29ra, ostiraletik ostegunera, hainbat ikastaro eta tailer izango dira Orioko haurreskolan. Lau dira martxan jarriko diren ikastaroak:

  • Gorputz mugimendua
  • Norberekiko jarrera ulerkor eta maitagarria, autoenpatia
  • Kontaktua eta mugimendua familian–guraso eta haurrak elkarrekin–
  • Haurren autoestimua nola indartu

Lau ikastaro horiez gain, guraso eskola ere abian jarriko da. Guztiak Orioko haurreskolan izango dira eta Madrilgo Daniel Charquero eta Nerea Mendizabalek bideratuko dituzte. Informazio gehiago nahi duenak info@hartueman.com helbidera idatzi dezake edo 655704178 telefonora deitu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!