Arrauna: 2016-2017

Ondarroa eta Ares TKE Ligara

Karkara 2016ko ira. 19a, 11:07
Argazkia: Ruben Hermosilla

KAE1 ligatik San Miguel ligarako saltoa emango dute Aresek eta Ondarroak. Hurrengo urtean Orioren liga berean izango dira bi taldeak, TKEn.

Play offa bi jardunalditan jokatu da. Lehen jardunaldia larunbatean izan zen, Bermeon. Ondarroak eta Aresek lortu zuten denbora onena egitea, 22:34:28 eta 22:40:14 hurrenez hurren. Kaiarriba izan zen hirugarren sailkatua, 18 segundora helmugaratuta; eta, hauen atzetik, Portugalete sailkatu zen. 

Igandean Portugaleten jokatu zen Play offetako bigarren jardunaldia, 12:00etan. Bezperan lortutako abantaila baliatu zuten Ondarroak eta Aresek, baina, hala ere, berak izan dira estropadako azkarrenak.

KAE1 ligatik San Miguel ligarako saltoa emango dute biek eta alderantzizko bidea egingo dute Zumaiak eta Portugaletek. Zumaia ligako azkena izanda, zuzenean jaitsi da KAE1 mailara. Portugaletek ezin izan dio mailari eutsi igoera kanporaketan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!