Egur taila eta eskultura ikastaroa

Karkara 2016ko ira. 21a, 11:14

Antxon Mendizabalek, urtero bezala, egur taila eta eskultura ikastaroa emango du urriaren 14tik aurrera eskolaz kanpo.

Antxon Mendizabal Mendik urriaren 14an hasiko du eskola orduz kanpoko ikastaroa. Ohi bezala, Ikastolan izango da, arratsaldetan, 17:00etatik 19:00etara. 

Mendi ezaguna da herrian, besteak beste, herrian banatu diren hainbat sari berak eskuz tailatu baititu. Eta, orain, ikastaro honen bitartez, gertutik ezagutu ahal izango da bere lana eta berekin ikasi ahal izango da egurra tailatzen eta eskulturak egiten.

Ikastaroan izena emateko Orioko Herri Ikastolako idazkaritzara joan daiteke. Bestela, telefonoz ere egin daiteke izen ematea 943 83 47 04 edo 658 710 177 telefonoetara deituta. 

Ikastaroa teknologia gelan izango da eta hilero 35 euroko kostua izango da. Prezio horretan sartuko dira ikastaroan erabiliko diren tresnak eta egurra. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!