Maite Oregi: “Normalean bezeroak aukeratzen du”

Lardizabal Herri Eskola 2016ko urr. 31a, 08:23

 Oraingoan, guri egokitu zaigu elkarrizketa bat idaztea Karkararentzat. Guk Orion dagoen Maite Oregi Barne Diseinuako diseinatzailea eta jabea den Maite Oregi bera aukeratu dugu.

Non bizi zara?

Aian bizi naiz.

Zenbat urte dituzu? Eta noiz egiten dituzu?

42 urte ditut. Otsailaren hogeita zazpian egin nituen.

Zer zaletasun dituzu, Maite?

Bada, hondartzara joatea eta mendian ibiltzea gustukoa dut.

Kirolik egiten al duzu?

Orain ez, lehen korrika egiten nuen, baina orain, ez. Ahal dudanean ibiltzera joaten naiz, baina zoritxarrez ezin izaten dut egunero egin.

Zer ikasketa egin dituzu?

Dekorazioa eta diseinu grafikoari buruzko ikasketak egin ditut.

Zer altzari mota saltzen dituzu?

Denetarik saltzen da; estilo askotakoak, material desberdinetakoak … aukera zabala dago, batzuk merkeagoak eta beste batzuk garestiagoak.

Nondik erosten dituzu altzariak?

Toki askotatik ekartzen ditut altzariak: Euskal Herria, Espainia eta Italiatik.

Zertan datza zure lana?

Nire lana izan daiteke aholkatzea, plano batzuk egitea edo etxe oso bat dekoratzeko aurrekontu bat egitea. Hortik abiatuta bezeroaren nahiaren bukaerara arte.

Nola erabakitzen da zer altzari mota jarri etxe bakoitzean?

Bezeroak nahi duen bezala edo bestela nik aholkatzen diet. Baina normalean bezeroak erabakitzen du zer jarri. Nik, aukeran, nahiago izaten dut horrela izatea, hartara, jabearen gustuak eta joerak islatuta gelditzen baitira proiektuan.

Bezeroak ados egoten al dira zure erabakiarekin?

Bai, gehienetan bai, behintzat. Normalean nik bere ideia bideratu egiten dut, baina suposatzen da erosten badute, nire proposamenekin ados daudela. Azkenean neu naiz aditua baina norberak agintzen du bere gustuetan.

Lan asko egiten al duzu?

Ba orain momentuan bai, baina boladak izaten dira. Lanbide hau horrelaxe izaten da: batzuetan asko eta bestetan ez hainbeste.

Dekoratzaile izateaz gain gustatuko al litzaizuke beste zerbaitetan lan egitea?

Ba momentuan ez baina, eduki izan ditut beste lan batzuk dekoratzailea izan baino lehen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!