Etxartek irabazi du Torinoko txapelketa

Karkara 2016ko aza. 15a, 11:07

Alberto Etxartek eta Olaia Martinezek Italiako aulki mugikorreko silver skiff trofeoan hartu dute parte. Etxarte bere kategorian irabazle izendatu da. 

Dagoeneko martxan da Orioko Arraunketa Elkartea. 2016-2017 denboraldia abian da. Torinon izan dira OAEko bi kide, aulki mugikorreko master-beteranoen txapelketan, silver skiff trofeoan. Alberto Etxarte eta Olaia Martin izan dira bi kide horiek. 

Alberto Etxartek irabazi egin zuen. 43 eta 49 urte bitartekoen kategorian jokatu zuen Etxartek, beste 39 arraunlarirekin batera. Bera txapelduna izan zen.

Olaia Martinezek ere 43-49 urte bitartekoen kategorian lehiatu zen. 22 partaidek hartu zuten parte eta bera 7. postuan sailkatu zen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!