Hizkuntza ohituren transmisioa arriskuan

Naroa Arriaran, Miren Genova eta Naroa Larreta. Orioko Herri Ikastola 2016ko aza. 30a, 14:25

Azken berrietan agertu denez, hizkuntza ohituren transmisioan hutsunea ari da nagusitzen eta, horregatik, egoera aztertu dugu Zigor Saizar Ikastolako zuzendariarekin.

Zer da hizkuntza eta ohituren transmisioa?

Pertsona batek umezaroan edozein hizkuntza eta kultura –ohiturak– gurasoengandik eta hurbilekoenetatik
jasotzen ditu. Hizkuntza gutxituak ez direnetan, gizartean ere egitea ahalbidetzen du.

Gutxituetan, ordea, transmisioa guraso eta hurbilekoenetara mugatzen da eta horregatik berebiziko garrantzia du familiaren baitako transmisioa zaintzeak, hezkuntza eragileenarekin batera.

Komunikabideetan, hizkuntza transmisioa segurua dela baieztatzen dute, baina hizkuntza ohiturena kolokan dagoela; egoera berdinean al gaude Ikastolan?

Ez nuke esango gure ikastolan ohituren transmisioa kolokan dagoenik, izan ere, ikastolak bere Hezkuntza Proiektuan jasota dauka helburu gisa transmisio hori.

Zergatik gurasoek beren artean gai bereziez hitz egitean gaztelania erabiltzen dute?

Ez da erreza horren arrazoia bilatzea; agian beraien artean espainolez egitea cool edo modernoagoa dela iruditzen zaie, ez dakit…

Zer egin daiteke gurasoek haien seme-alabez euskararen erabileraz ohartarazteko?

Lehenik eta behin kontzientzia hartu beharko lukete ea zergatik hitz egiten duten beren artean espainolez, gogoeta horretan kontuan hartu beharko lukete, seme-alabek gurasoak eredutzat dituztela eta horrenbestez, beren artean euskaraz ez badute egiten, haiek ere gerora euskara ez erabiltzeko arriskua dutela.

Ohituren transmisioari buruzko datuak hobetzeko gurasoen aldetik iniziatibarik ikusten al da?

Lehen esan bezala, ohituren transmisioa galtzen ari garela ez dira konturatu oraindik gurasoak, ondorioz nekez
izango dute iniziatibarik transmisioa hobetzeko. Kontzientzia hartu behar da lehenik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!