Azaroaren 12an izan zen Orioko Xaltxerek antolatutako festibal feministaren estreinua; eta, gaur egungo errealitatea ikusita, plazer hutsa izan zen hara joatea eta ekitaldiekin disfrutatzea.
Arratsaldean hasi zen eguna, kontzertuez aparte herritar guztiei zabaldutako ekintza batekin. Aukera izugarria aprobetxatu eta Eider Goiburu dinamizatzailea izan zen Sexualitateak, ereduak, desioak… tailerrean izan nintzen. Horrelako gaiekin gertatu ohi den bezala, ez zen jende asko hurbildu, baina giro goxoa eta konfiantzazkoa sortu zen, bertaratutakoen eskerrak jasoaz. Hau bukatu eta Bertsxortan izeneko antzerkia hasi zen. Izugarria 3 neska gazte hauek egiten dutena, gai konplexua oinarritzat hartu eta etxeko sofan ariko balira bezala, lasaitasun horrekin antzeztu zuten eta, noski,ikusten ari ginenok barre algaraka egotea ere lortu zuten. Azkenik, gauak horrela eskatuta, emakumeak oholtza gainera igo ziren, errebindikazio berbera egiteko hainbat estilotako musika entzun genuen. Giro polita eta goxoa sortu zen. Emakumeak gehienak. Aurtengoa lehenengoa izan da, baina ez dadila azkena izan, faborez.
Badaudelako munduarentzat musika egiten duten emakumeak ere. Non dauden? Jakin ez zenutenontzat lehengo astean Etxeluze Gaztetxean izan ziren. Lasai, hurrengo urtean beste aukera bat izango duzue eta. Zorionak Xaltxerak! Txapela kentzeko modukoa!