Erraldoiekin laguntza

Karkara 2016ko aza. 30a, 14:51

Pello eta Nikolasa taldea

San Nikolas Festak gainean ditugu dagoeneko. Zoritxarrez azken festetan jende falta daukagu Pello eta Nikolasa erraldoiak kalera atera ahal izateko eta horregatik gatoz zuengana laguntza eske. Laguntza nahikoa lortu ezean Pello eta Nikolasa ez dira kaleetan barrena dantzan ibiliko.

Festak Abenduaren 5,6,7 eta 8an dira, eta aurreko astean Azaroaren 28-tik Abenduaren 1era arratsaldero bilduko gera Kultur Etxean nahi duen guztiari erraldoiak dantzan jartzen erakusteko.

Laguntzeko prest bazaude bidali emaila oriokokonpartsa@gmail.com helbidera, edo bidali whatsapa 619455810 telefonora –Imanol–. Zatoz eta lagundu herria girotzen.Mezua ahalik gehien zabaltzea eskertuko genuke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!