Azaroaren 12an Xaltxa Badago jaialdia antolatu genuen lehen aldiz. Emakumeok espazio publikoan dugun presentzia indartzea genuen helburu. Musikaren mundua oso masulinotuta dago eta, batzuetan konturatzen ez bagara ere, kontzertu gehienetan oholtzan dauden guztiak gizonezkoak dira. Horri buelta emateko, Etxeluze den bezalako espazio publikoa okupatu genuen emakumeok. Baina ez dadila egun bakar batez izan!
Buru-belarri aritu ginen festa antolatzen, gogotsu; eta jendearen erantzunak grina are gehiago piztu digu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Etxeluzera eta Salatxora hurbildu ziren guztiei. Sekulako energia ona sortu zen! Eskerrak, baita, azaroaren 15ean Emakume Bidaiarien mahai-ingurura etorri ziren guztiei eta, batez ere, beren esperientzia kontatu ziguten emakumeei. Zoragarria izan zen!