Kuadrilla eguna izango da abenduaren 7an. Festetan egun hori ospatzeko ohitura galdu egin zen, eta, aurten, berreskuratu egingo da. Lehen, kuadrilla eguna egiten zenean, lagun talde bakoitzak bere blusa janzten zuen, talde izaera ematen zion jantzia. Eta festaren antolakuntzatik ohitura hori berreskuratzera animatu nahi dituzte herriko kuadrillak. Izan blusa, kamiseta edo antzerakoa, baina kuadrilla bakoitza bereizgarri egingo duen jantzi hori janzteko dei egiten diogu herritarrei.