Sanikolasak

Arruti-Eizmendi eta Orbegozo-Aranalde bikoteak txapeldun

Karkara 2016ko abe. 7a, 09:35

Asteartearekin jokatu ziren sanikolas festetako pala erakustaldiak. Maria Arruti eta Garazi Eizmendi nagusitu ziren nesketan eta Lorentz Orbegozo eta Ibon Aranalde mutiletan.

Atzo arratsaldeko 17:00etan hasi ziren pala erakustaldiak. Emakumezkoak izan ziren lehiatzen aurrenak. Maria Arruti zarauztarrak eta Garazi Eizmendi aiarrak June Aldai aiarraren eta Naroa Beldarrain oriotarraren aurka jokatu zuten. 

Frontoian giroa hotz zegoen hasieran. Ikusle gutxi zegoen hasieran, baina, partiduak aurre egin ahala, jende dezente azaldu zen, azaldu du Aimar Galarragak. 

Partidua lehiatua izan zen, estua. Arruti eta Eizmendi nagusitu ziren, 30-23ko emaitzarekin, zazpi tantoko aldearekin.

Bigarren partidua ere lehiatua izan zen. Lorentz Orbegozo aiarrak eta Ibon Aranalde oriotarrak Aritz Lertxundiren eta Aratz Olidenen kontra jokatu zuten. Lehendabizi aipatutako bikotekidea izan zen irabazlea, bost tantoko aldearekin, 22-17 irabazita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!