Sanikolasak

65 oriotar jaio dira

Karkara 2016ko abe. 9a, 07:03

San Nikolas hirugarrenean, haurren egunean, Atsolorra egin zen eguerdiko 12:00etan. 65 haur elkartu ziren udaletxean.

Tradizioari eutsi eta beste behin zapia kolkotik behera jarri zitzaien aurten jaiotako haurrei. 2016an jaiotako oriotarrei ongietorria egin zitzaien festen azken egunean, ostegunean, haurren egunean. Guztira 65 ume elkartu ziren Orioko udaletxeko pleno aretoan, eta zapiak banatu eta gero argazkia atera zuten guztiek batera. Jaiotako azken haurra, gazteena, pasa den astean jaio zen. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!