Gabonak 2016

Olentzero eta Mari Domingi noiz etorri zain

Abenduaren 24ean iritsiko dira Mari Domingi eta Olentzero Oriora. Menditik barrena ailegatu dira, ohi bezala. Arratsaldeko 17:30etan plazara iristea aurreikusten dute.

Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera izango da abenduaren 24an Arkupek, Txurrumuskik, Zaraguetak, Ikastolak eta Udalak antolatuta. 

Eraberritu zenetik indarra hartu du etorrerak eta geroz eta herritar gehiago izaten dira Olentzero eta Mari Domingo noiz iritsi zain. Aurten 17:30ak inguruan iritsiko dira Orioko plazara. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!