Kontuak argituz

Karkara 2017ko urt. 30a, 13:09

Orioko EH Bildu

Nahiz EAJk kontrakoa esan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak dioen moduan, aurreko legealdiko udal gobernuak egindako gestio ona aldarrikatzera gatoz berriro. Bereziki, diru publikoen erabilera egiterakoan izandako zuhurtzia azpimarratu nahi dugu.

EAJk honela esan zuen 2014ko martxoaren 17an: En los primeros 30 meses de gobierno, la tesorería municipal ha menguado, hay 6,4 millones menos de lo que dejamos nosotros.

Adierazpen horiek zirela eta, hurrengo plenoan herritarren eserlekuetatik honako galdera egin zitzaien EAJko zinegotziei: Jakinik diru horiek erabili ahal izateko Plenoko akordioa beharrezkoa dela, esan dezakezue non gastatu diren?

Ezin izan zuten erantzun, baina guztia argitzeko konpromisoa hartu zuten. Oraindik itxaroten ari gara.

Gu saiatu gara hau guztia  argitzen, eta datuak hauexek dira:

  1. 2.225.000 euro erabili ziren Arraunetxeko obra eta ekipamendua estaltzeko. Kostua zero izango zuela zioen EAJk.
  2. 130.000 euro, hondartzako etxebizitza tasatuak konpontzeko, bere garaian ez baitziren behar bezala bukatu.
  3. 220.000 euro, EAJk egindako gestio txarraren ondorioz, Orioko familia batekin izandako auzian, galdutako sententzia ordaintzeko.
  4. 223.000 euro, 2007-2011ko EAJren agintaldian Foru Aldundiari utzitako zorrak kitatzeko.

Aurreko agintaldian, beraz, 2.798.000 euro erabili behar  izan ziren, guztira, EAJk utzitako zorrak estaltzeko.

Altxortegiko diruak beste bi partidatarako ere erabili ziren:

  1. 60.000 euro, Etxeluze erosteko.
  2. 680.000 euro, kanpineko taberna berritu eta bungalowak jartzeko. Inbertsio horiek ez balira egin, ezin izango ziren 274.000 euroko irabazi garbiak lortu 2016. urtean.

Azken Karkaran EAJk esan zuen udal gobernuarentzat erronka handia dela EH Bilduk egindako kudeaketa txarrari buelta ematea. Agintaldi honetako lehen erabakian liberatutako politikoen soldaten gastuak %72 igotzeko saiakera egin zuen. Argigarria da, benetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!