Gardentasunik ez

Karkara 2017ko urt. 30a, 16:17

Aiako EH Bildu

Gardentasunik gabeko kudeaketa eta informazio falta dira Aiarrenganako errespetu falta garbienak.

Edozein herritarrek egiaztatu ahal izango du EH Bilduk bide eta modu egokian egin dituela informazio eskaerak azken abuztutik hona. Hainbat Batzorde eta bileratan jarri dugu zalantzan Udalak Murias enpresarekin kooperatiba etxearen inguruan egindako kudeaketaren legaltasuna.  EAJ-PNVko Udal Gobernuak eta Nekane Arrizabalagak, ordea, azken hilabeteetan, ez dute gai hau modu egokian argitzeko inolako prestutasunik erakutsi. Besteak beste honako pausuak eman ditugu:

  1. Plazako kooperatibaren eskriturak eskatu genituen, plazan obrak egiten hasteko legez ezinbestekoak direlako. Zergatik?  Obra baimena eman zionEAJ-PNVren Udal gobernuak,  baina, eskriturarik ez zegoelako. Honetan kasu egin ziguten.
  2. Bi ondasunen balorazio teknikoen dokumentuak  (legez ezinbesteko baldintza) eskatu genituen eraikinen  balore erreala ziurtatzeko. Aiarron jabetza publikoko etxe baten prezio juxtua zein den ziurtatu gabe, nola egin liteke truke juxtua? Abuztutik, ez dizkigute oraindik erakutsi.
  3. Justu orain, ez lehenago ,ez beranduago. Muriasek ganbarak etxebizitza-legal izateko eskaera egin berritan,  tramitatu eta onartu du Udal Gobernuak eskaera. Badirudi aiarrentzat baino... enpresentzat soilik ari garela lanean.
  4. Prozesua itxi baino lehenago, pausu batzuk atzera egin eta gai guztia modu zuzen batean birplanteatzeko eskaera egin genion Nekane Arrizabalagari, inolako erantzunik jaso gabe bere aldetik.

Argi dugu, Aiak ez duela gai honetan ere Udal Gobernuak eginiko kudeaketa merezi. Gardentasunik gabeko kudeaketa eta informazio falta hauek dira aiarrenganako errespetu falta garbienak.

Esanguratsua, era berean, PNV-ren Udal Gobernuak ez duela informatu edo argumentatu , zertan kakaztu dituen  EH Bilduk proiektu hauek.

Nekane Arrizabalaga alkateari, udal-teknikariei eta Udaleko beste ordezkariei adierazi diegun bezala, prozedura zuzena eramanda emaitza bera lortu zitekeen arazorik gabe. Beste gaietan bezala, EH Bilduren konpromiso finkoa, herriaren interesen eta ondasunen defentsa izan baita hasieratik.

Hau guztia ikusita,  argi utzi nahi dugu  EH Bilduren partetik eman diren pausuak eta emango direnak ez direla ez eskolaren ezta Lur-Alkartasuna Kooperatibaren aurkakoak.  Aiarrei EAJ-PNVren Udal Gobernuarekin gertatzen dena azaltzera eta informatzea gure ardura da. Puntu honetara iritsita EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean Aiako Udalaren kudeaketa Herri-Kontuen Euskal Epaitegira eramatea erabaki du eta eraikinaren eraisketa geratzea eskatu diogu fiskaltzari, balorazio judiziala egin ahal izan dadin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!