Puntua jarrita: Ainhoa Mateos

Ainhoa Mateos 2017ko ots. 1a, 12:13

Gabonetako klasiko bat da / selekzioa jokatzen (...)

Gabonetako klasiko bat da
selekzioa jokatzen
pasa berri den edizioa
hautsak ari da harrotzen 
harmailak hutsik, pankartarik ez
ta nafarrak alboratzen.
Bulegoetan has daitezela
gaiaz serio hausnartzen,
FIFA dateta aldatze horrek
ez baitu ezer aldatzen.

Jokalariek nahiz ta baduten 
borondatea jarria
mutil futbolaz harago doa
amesten dugun herria.
Alda ditzagun fokoak eta
sortu formatu berria
indartu baloi, pilota, makil,
txirrinda eta harria
herri librea izan dezagun
txuri, berde eta gorria.

Hurrengoari puntua:

Amaitu dira danbor soinuak
Badatoz ihauteriak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!