Asteazkenean Korrika batzordea egingo dute

Orioko AEK euskaltegia. (AEK)

Asteazkenean 18:30ean izango da bilera, Kosta Tailerreko AEK Euskaltegian

Orioko Korrika Batzordean martxan da, eta asteazkenean bilera egingo dute Kosta Tailerreko AEK Euskaltegian. 20. Korrika mundiala izan dadin antolaketa lanean dabiltzala azaldu dute batzordetik, eta gaiarekiko interesa dutenek bileran parte hartzera gonbidatu dituzte.

Asteazkenean 18:30ean bilduko da Orioko Korrika batzordea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!