Saio goxoa eskaini zuen Lou Topetek ostiralean

Karkara 2017ko ots. 28a, 13:08

Mikel Iturriak Eibar.org-en duen blogean egindako kritika ekarri dugu atarira.

Lehengo ostiralean, Lou Topet taldeak hitzaldi musikatua eskaini zuen Orioko Kultur Etxean. Harkaitz Cano, Oier Aranzabal eta Rafa Ruedak osatutako hirukoteak "Abesti bat gutxiago" azken proiektua aurkeztu zuen saioan, oraingoan, formatu txikian.

Honats Mikel Iturriak bere blogean saioaz idatzitakoa:

Ez ginen ikusle asko bildu, baina giroa goxoa izan zen. Amaieran, hitz batzuk gurutzatu genituen kultur etxeko arduradunarekin, Imanol Urkizurekin. Nabaritzen da ofiziokoa dela, gauzak sinple eta erraz egiten zituelako.

Oierrek bota zigun plaza hauek hil ala bizikoak direla hainbat musikarirentzat. Ostegunean lagun batek esan zidan kultur bizitza ere zentralizatzen ari dela hiri handietan (Bergarakoa da eta Donostia zein Bilbo aipatu zituen) eta ezer gutxi dagoela probintziako herrietan. Bai, bada kezkatzeko motiborik. Baina, esan bezala, ondo da azpimarratzea Orioko Kultur Etxea plaza polita eta goxoa dela.

Oierrek eta konpainiak astean zehar eman dute ezagutzera datozen egunetan Pete Seeger-en hainbat kanta euskaratu eta horietako batzuk grabatuko dituztela datozen egunetan Garate Estudioetan. Pete Seeger gogoan EPa deskarga digitalean jaso nahi izanez gero, sartu estekan eta jarri bertan zure posta-elektronikoa.

Gainera hamalau kantu joko dituzte martxoaren 26an Arriaga Antzokian. Eutsiko diogu, Pete! The Seeger Basque Sessions emanaldi bakarra izango omen da Loraldia festibalaren enkargu hau.

Hona hemen Orion eskaini zuten "Nork mindu hau" kanta.

 

 

Argazkia eta bideoa: Mikel Iturria

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!