Askapenak #brigadak2017 ekimena aurkeztuko du Orion

Karkara 2017ko mar. 1a, 15:49
Askapenaren #brigadak2017 ekimenaren aurkezpena. (askapena.org)

Martxoaren 9an, ostegunarekin, egingo dute aurkezpena 19:00etan Salatxo aretoan, eta brigadista ohiek Palestinako egoera izango dute hizpide.

Askapena Euskal Herriko Erakunde Internazionalista 2017ko brigada kanpaina aurkezten ari da Euskal Herrian zehar, eta datorren astean Urola Kostan aurkeztuko dute #brigadak2017 ekimena. Orion martxoaren 9an, ostegunarekin, egingo dute aurkezpena 19:00etan Salatxo aretoan, eta brigadista ohiek Palestinako egoera izango dute hizpide saioan.

Aurtengo Askapenaren kanpainak 30 urte borrokak uztartzen leloa du ardatz. Izan ere, Askapenak 30 urte bete ditu aurten, eta ibilbide guzti horretan milaka euskal herritarrek munduko txoko ezberdinetako borrokak ezagutzearekin batera, Euskal Herrian burutzen diren borrokak aditzera eman dituztela azaldu dute Askapenatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!