Parekidetasunaren aldeko aldarriz bete dira kaleak

Emakumearen Naziorteko Egunaren baitan, jende-katea osatu da goizean herriko kaleetan barrena. Ikastetxeetako ikasleak izan dira protagonista nagusiak.

Gaur Nazioarteko Emakumearen Eguna dela eta, jende-katea osatu da herriko kaleetan barrena, parekidetasunaren aldeko aldarriak zabaltzeko xedearekin. Iragarri bezala, goizeko hamaiketarako ikastetxeetako ikasleak prest zeuden talde txikietan, pixkanaka elkartzen hasi eta katea osatzeko.

Guztiek elkarri eskutik heltzea lortu dutenean, kultur etxe parean, manifestua irakurri dute bi ikasleek eta Saltxerak taldeko ordezkari batek. Ekimena Errikotxiako Rosi Lazkanok borobildu du, Xabier Leteren Baratze bat zuretzat abestiaren doinuarekin bertsoak kantatuz.

Arratsaldeko zazpietan, kontzentrazioa egingo da plazan Saltxerak taldeak deituta, Feminismoak egingo gaitu herri lelopean. 

 

Erlazionatuak

Jende-katean parekidetasunaren alde irakurritako manifestua osorik

Orio

Goizeko jende-katean, Zaragueta eta Ikastolako bi ikaslek eta Xaltxerak taldeko ordezkari batek azpian duzuen manifestua irakurri dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!