Jubilatuen eguna ospatuko dute martxoaren 29an

Karkara 2017ko mar. 15a, 10:57

Errasti sagardotegian egingo dute jubilatu eta pentsiodunen bazkaria. Hilaren 20ean eta 21ean izango da txartelen salmenta, Zaharren Babeslekuan.

Urtero bezala, jubilatu eta pentsionisten eguna ospatuko dute martxoaren 29an, asteazkenean, herriko zaharrek. 12:00etan hasiko da egitaraua, mezarekin. Orioko elizan izango da meza eta Egunsenti abesbatzak alaituko du elizkizuna. 14:00etan bazkaria egingo dute Aginagako Errasti sagardotegian. Bertara joateko autobusak Goizeko kafetegiaren aurretik irtengo dira: 13:00etan bi autobus irtengo dira eta 13:30ean beste bi. 18:00etan izango da bueltako autobusa.

Txartelek 23 euroko prezioa izango dute eta salmenta martxoaren 20an eta 21ean egingo da, 16:00etatik 18:00etara. Bi egun horietatik kanpo ez da txartelik salduko eta erosteko bazkide txartela eguneratuta eduki behar da. Bazkarira joaten diren guztiek –bai sozioek eta bai gonbidatuek– jatetxeko arduradunari emango diote txartela bazkaritarako garaian. Txartela erosi ondoren atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko arrazoizko justifikaziorik gabe.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!