20. Korrikari ongietorria egiteko afaria antolatu dute

Karkara 2017ko mar. 24a, 14:48

Apirilaren 4an izango da afaria, 20:30ean Balea elkartean.

Apirilaren 5ean 00:30ak aldean iritsiko da Korrika Oriora, eta herri batzordeko kideek 20. Korrikari ongietorria egiteko afaria antolatu dute. Apirilaren 4an, asteartean, izango da Balea elkartean, 20:30ean hasita. Hurrengoa izango da menua: entsalada mistoa, patatak errioxar erara, gazta eta intxaurrak, eta kafea eta kopa.

Korrikari ongietorria egiteko afarian parte hartu nahi dutenek, txartelak salgai dituzte kultur etxean eta Kolon Txiki tabernan, 12 euroren truke. Antolatzaileek zehaztu dute, txartelak erosteko azken eguna apirilaren 2a izango dela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!